Ekonomia -

Protestak

Pentsioen balioa beti KPIaren arabera handitzea eskatu dute Euskadiko pentsiodunek

Astelehenero egiten duten moduan, elkarretaratzeak egin dituzte Donostian, Gasteizen eta Bilbon, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko.

Pentsiodunen protestak Bilbon. EFE
Pentsiodunen protestak Bilbon. EFE
Pentsiodunen protestak Bilbon. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko milaka pentsiodun eta erretirodun bildu dira gaur eguerdian Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Toledoko Itunaren sinatzaileei 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeaz gain, pentsioen balioa beti KPIaren arabera handitzea aldarrikatzeko, bai oparotasun garaian bai krisialdian.

Bilboko elkarretaratzea izan da jendetsuena, Bizkaiko hiriburuko Udaletxearen parean, urtarrilaren 15az gero astelehenero egiten ari diren moduan.

Joan den astean, ekonomia normalizatua dagoen garaian pentsio guztien balioa inflazioaren arabera handitzea erabaki zuten Toledoko Itunaren ordezkariek Diputatuen Kongresuan, baina ez zuten akordiorik lortu krisialdi garaian zer egin erabakitzeko. Horri buruz hitz egin dute gaur eguerdian protestetan parte hartu duten pentsiodunek eta erretirodunek.

Pentsioen balioa krisi garaian ere handitu dadila eskatu dute. Horrez gain, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea aldarrikatu dute, baita 1.200 euroko gutxieneko soldata ere.

Bestalde, pentsioen sistema publikoarekin konpromisoa nahi dute, baita lan erreforma zein pentsioen iraunkortasun faktorea baliogabetzea ere.

Gasteizen, 200 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Espainia plazan, Udaletxearen aurrean, pentsio sistema publikoa aldarrikatzeko egindako bilkuran, Arabako Pentsionistak Lanean plataformak deituta.

Juan Antonio Armentia Bizitza Duinaren Alde elkarteko presidenteak azaldu duenez, ohiko aldarrikapenen alde lanean jarraitzen dute: lau urteko epean gutxieneko 1.080 euroko pentsioa lortzea eta Estatuko Aurrekontu Orokorrek bermatutako pentsioak.

Azkenik, Donostian, ehunka lagunek bat egin dute Alderdi Ederren, eta hiriko erdigunean manifestazioa egin dute ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostiako azken albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Ekonomia Gasteiz berriak Eguneko albisteak Erretirodunak azken ordukoa