Ekonomia -

Bigarren manifestazioa

Merkatariek jai egunetan irekitzearen kontra egin dute protesta Bilbon

Urteko 365 egunetan zabaltzeko asmoa den Opencorren hurrengo irekierak gainontzekoei ere jai egunetan lan egitera behartuko dituen beldur dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk merkataritza alorrean duten ordezkariek manifestazioa egin dute igandean, Bilbon, merkataritzako ordutegiak luzatzearen eta igandeetan eta jai egunetan zabaltzeko asmoaren kontra.

Manifestazioa Arriaga Plazatik atera da eguerdian eta Bilboko kaleetan zehar ibili dira "Los domingos en Euskadi, que trabaje el lehendakari" bezalako leloak oihukatuz. Sindikatuek mobilizazio berria antolatu dute iragan ostiralean Opencorren kontra manifestazioa egin eta gero. Juantxu Gomez LABeko bozeramailearen hitzetan, Opencorren irekierak "bide berria abian jartzen du gainontzekoek ere jai egunetan ireki behar izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea