Ekonomia -

Bat-egitea

Kutxen bat-egitea lortzeko harremanetan hasteko prest dago Kutxa

Bat-egitearen kontura zenbait alderditan izan den jarrera-aldaketa positibotzat jo du Kutxako batzordeak. 2008an proiektua ez zen aurrera atera Kutxako batzordeak ezezkoa eman eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko aurrezki kutxek bat egitea lortzeko "harremanetan hasteko" prest azaldu da Gipuzkoako Kutxa, horretan parte hartzen duten “agenteen eta talde politikoen jarreretan aldaketa positiboa" sumatu ostean.

"BBK-k eta Vitalek abiatu duten bat-egiteari buruz azken egunetan plazaratzen ari diren berrien eta hipotesien" harira, Kutxako Administrazio Kontseiluak egoera aztertu du gaur eta ohar bat plazaratu du.

Bat-egitearen kontura zenbait alderditan izan den jarrera-aldaketa positibotzat jo du Kutxako batzordeak. 2008an proiektua ez zen aurrera atera Kutxako batzordeak ezezkoa eman eta gero.

"Aldaketa horrek bat-egitea lortzeko aukera ematea" espero du Kutxak; hori dela eta, prest daude "beharrezko harremanak hasteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea