Ekonomia -

Garraioa

Guitransek % 13ko deskontua eskatuko du 'ohiko erabiltzaileentzat' bidesarietan

Horrez gain, sektoreak kokapen finkorik ez duten enpresen 'konpententzia desleiala' jasaten duela salatu du Gipuzkoako garraiolarien patronalak.

Guitransen batzar orokorra 2018
Guitransen batzar orokorra 2018
Guitransen batzar orokorra 2018

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guitrans Gipuzkoako garraoilarien patronalak gaur iragarri duenez, "ohiko erabiltzaileei" % 13ko deskontua ezartzeko aukera negoziatuko du Foru Aldundiarekin. Horrez gain, sektoreak kokapen finkorik ez duten enpresen konpetentzia desleiala jasaten duela salatu du.

Guitransek bazkideen batzarra egin du gaur Donostiako Miramar Jauregian. Elkarteak ohar batean jakinarazi duenez, Izaskun Bilbao izan da gaurko bileran, EAJko eurodiputatua eta EBko garraio batzordeko kidea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 eta A-15 errepideetan kamioiei ezarritako bidesaria gaitzetsi du Mario Palacios Guitranseko presidenteak. EAEko Justizia Auzitegiak bertan behera utzi zuen neurria, Foru Aldundiak helegitea jarri zuen.

Erabakiaren arabera, "bidesariek Gipuzkoatik kanpoko garraioa diskriminatzen dute zeharka, barneko trafikoarekin alderatuz". Guitransen aburuz, ordea, halako neurriek Gipuzkoako garraiolariak kaltetzen ditu, "zergak ordainduz azpiegiturak mantentzeaz gain, bidesaria ordaindu behar dutelako".

Europako Araudiak bidesariak "sarri erabiltzeagatik" % 13ko deskontuak ezartzeko aukera kontuan hartzen duela berretsi du Guitranseko presidenteak. Oraingoz "AP-8ko Bizkaiko eremuan soilik" ezarriko direnez, Gipuzkoan ere martxan jartzea negoziatuko dutela esan du Palaciosek.

Krisia hasi zenez gero, Gipuzkoan 1.025 garraio enpresa galdu direla nabarmendu du (horietatik 116 2017an), nahiz eta ekonomiak "% 2,8 egin duen gora, eta garraioak "% 8 eta % 11 artean".

Bestalde, kokapen finkorik ez duten enpresak Gipuzkoan nahi duten moduan dabiltzala kritikatu du Guitransek. "Kamoietan bizi diren" gidariak kontratatzen dituztela azaldu du; hortaz, funtsezkoa deritzo arauak bateratzea Europan, "enpresen dauden tokian sor dezaten aberastasuna, zerga eta soldata arloko desberdintasunak abantaila gisa erabili gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Ekonomia Albisteak Enpresaburuak Lan gatazkak gaur Kamioientzako bidesariak