Ekonomia -

Osakidetzaren aurka

ELAk eta LABek mobilizazioak egingo dituzte gaur EAEko ospitaleetan

Sindikatu biek salatu dutenez, ez dago, "eta gero hurbilean ez da egongo", negoziazio kolektiborik Osakidetzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk eta LABek mobilizazioak egingo dituzte gaur, EAEko ospitale handietan, Osakidetzak martxan jarritako "murrizketen aurka".

Donostia ospitalean, Gurutzetan eta Santiagon ekimen ezberdinak egingo dituzte bihar. Bestak betse, asanblada informatiboak egingo dituzte eguerdian eta arratsaldean.

Sindikatu biek salatu dutenez, ez dago "eta gero hurbilean ez da egongo" negoziazio kolektiborik Osakidetzan.

Osakidetzako langileen erdia baino gehiago ordezkatzen dute ELAk eta LABek. Osakidetzak abian jarritako "murrizketa politika" salatu egin dute Bilbon egindako agerraldian.

Sindikatu bien hitzetan, Jaurlaritzak "260 milioi eurotan murriztu du Osasun Saileko aurrekontua". Horrez gain, langileei "Madrilen erabakitako murrizketa" ezarri zaiela kritikatu dute.

Osasun sisteman euskalduntze prozesuak izan duen "atzeraldia" ere salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea