Ekonomia -
Lehen hiruhilekoko datuak
EAEko BPGa % 3,1 hazi da martxora arte, eta enplegua % 2,2
Hazkundea positiboa izan da sektore guztietan, lehen sektorean izan ezik. BPGaren hazkunde handiena Gipuzkoan eman da.
Agentziak | Erredakzioa
EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) urte arteko hazkundea % 3,1ekoa izan da 2018ko lehen hiruhilekoan, eta enplegua % 2,2 hazi da. Hazkunde ekonomikoa sektore guztietan izan da, lehen sektorean izan ezik.
Eustatek apirilean aurreratutako datuak bete dira, eta 2017ko laugarren hiruhileko datuekin alderatuta, % 0,8 hazi da EAEko ekonomia.
Gainera, hazkunde ekonomikoa positiboa izan da sektore guztietan, lehen sektorean izan ezik, % 5,6ko atzerakada izan baitu. Enpleguak ere % 0,4 murriztu du bere hazkundea.
Eustaten datuak lurraldeka aztertuz gero, BPGaren hazkunde nabariena Gipuzkoan (% 3,4) izan da, eta gutxiago hazi da Araban (% 3,3) eta Bizkaian (% 2,9).