Ekonomia -
Kontrolatzaileen krisia
Fiskaltzak 8 urterainoko kartzela zigorrak eskatuko ditu sedizioagatik
"Aire-kontrolatzaileen gidariei eta aginduak jaso zituztenei" Aireko Nabigazioaren Zigor Legearen araberako erantzukizun mailakatua ezarriko die Fiskaltzak.
Erredakzioa
Fiskaltzak Aireko Nabigazioaren Zigor Legea ezarriko du joan den ostiralean beren lanpostuak arrazoirik gabe utzi eta aire eremuaren itxiera eta alarma egoeraren aldarrikapena eragin zuten aire-kontrolatzaileen erantzukizun penala zehazteko. Era berean, erantzukizun maila ezberdinak ezarriko zaizkie jazoera gidatu zutenei eta horretan partehartzera mugatu zirenei.
Kontrolatzaileek lana utzi eta ustez sedizio delitu bat egiteagatikzortzi urterainoko kartzela zigorra eskatuko dutela adierazi du CandidoConde-Punpido Estatuko fiskal nagusiak.
Conde-Pumpidorenesanetan, kontrolatzaileek egindakoa delitu "oso larria" da eta hirueta zortzi bitarteko kartzela zigorra izan dezakete. Gainera, Espainiaosoan izapide zabaldu direla eta gertatutakoaren ardura 400 pertsonabaino gehiagori egotzi dietela iragarri du fiskal nagusiak.
Horrela baieztatu diote Estatuko Fiskaltza Nagusiko iturriek hedabideei Erkidegoetako Fiskalen Batzordeak Zaragozan ostegun honetan egindako bileran.
Aireko Nabigazioaren Zigor Legeak 20. artikulutik aurrera ezartzen duenez, erantzukizun ezberdina dago "gidarien eta aginduak jarraitu zituzten aire-kontrolatzaileen artean"; beraz, Fiskaltzak "lanuztearen antolatzaileak bilatzen saiatuko dira, baina ez da inor kanpoan geldituko".
Hiru eta zortzi urte arteko kartzelarekin zigortutako ustezko sedizio delitu bati aurre egiten diote aire-kontrolatzaileek. Dena den, Fiskaltzak zehaztu duenez, "kasu bakoitzeko astungarriak eta aringarriak aztertu behar dira erantzukizunak zehazteko". Osteguneko bileran Fiskaltzak aire-kontrolatzaileen aurka erabiliko duen oinarri juridikoa bateratu du.
Kontrolatzaileak deklaratzeari uko egin dioteEduardo Esteban Madrileko Probintzia Auzitegiko fiskal nagusiak gaur deklaratzera deitutako 12 kontrolatzaileek deklaraziorik ez egiteko eskubideari heldu diote. Esan dutenez, larunbatean ezarritako alarma egoera eta aire-eremuaren militarizazioaren ondorioz, konpetentzia jurisdikzio militarrari dagokiolako.
Kontrolatzaileek jarrera honekin jarraitzen badute ez dituztela deklaratzera deituko iragarri du Estebanek emandako prentsaurreko jendetsuan. "Fiskaltzak poliziaren ikerketarekin aurrera egingo du abenduaren 3an eta 4an gertatutakoa argitzeko", gaineratu du fiskalak.
AENA
Bestalde, ostiral arratsaldetik eta larunbat goizera arte 440 aire-kontrolatzailek euren lantokiak utzi zituztela ziurtatu du AENA aireportuetako kudeaketaren arduradunak.
Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioak (AENA) komunikatu batean azaldu duenez, USCA kontrolatzaileen sindikatua "iritzi publikoa engainatzen saiatzen ari da, izan ere, aire-kontrolatzaileek lantokiak uzteak aire eremua ixtera behartu zuen, eta hori ukatzen ari dira orain".