Ekonomia -
Hezkuntza
Itunpeko ikastetxe pribatuen grebaren jarraipena % 65ekoa izan dela diote sindikatuek
Bihar ere, asteazkenean, lanuztea egiteko deialdia egin dute hezkuntza pribatuko sindikatuek. Patronalaren arabera, jarraipena % 30ekoa izan da.
Agentziak | Erredakzioa
Milaka pertsonek egin dute bat ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek EAEko itunpeko ikastetxe pribatuek deitutako greba dela eta gaur goizean Bilbon deitutako manifestazioarekin. 2009ko hitzarmena ordezkatzea eskatu dute. Sindikatuen esanetan, grebak % 65eko jarraipena izan du; patronalaren arabera, berriz, % 30ekoa izan da.
Manifestazioa 11:30ean abiatu da Bilboko Jesusen Bihotza plazatik. Besteak beste, Xabier Castellanos ELAko Hezkuntza arduradunak hartu du parte. Gaurko eta biharko deitutako grebak itunpeko ikastetxe pribatuetako 10.000 langileri eragiten diela azaldu du.
"Negoziazio-mahaian gure aldarrikapenetara gehiago hurbilduko diren edukiak jartzea eskatu diegun arren, patronalek erantzun immobilista erakutsi" dutela azaldu du Castellanosek; "Kristau Eskolak, esaterako, azaroan negoziazio-mahaia hautsi aurretik zuen jarrera du orain ere", argudiatu du. Hori dela eta, grebarako deia egin behar izan dutela berretsi du, bai gaur bai bihar.
Castellanosen esanetan, sindikatuek hianbat gai nagusi defendatzen dituzte: kolektibo kaltetuenen defentsa; lana mantentzeko plana; herritarrek erosteko gaintasuna berreskuratzea; eta eskolan zein etxean norbere lanak egiteko ordu osagarriak errespetatzea.
"Patronalek ez diete proposamenei jaramonik egin orain arte, eta halako jarrera immobilistarekin jarraituz gero, grebak indartu beharko ditugu datorren ikasturtean, bestelako ekintza batzukien", iragarri du ELAko ordezkariak.
Sindikatuek bildutako datuak
Greba deitu duten sindikatuek zabaldutako datuen arabera, gaurko greba eguna "arrakastatsua" izan da, % 65eko jarraipena lortu baitu, joan den martxoaren 20ko deialdiaren antzekoa (% 70 baino zertxobait gehiago).
Halaber, ikasturte hasiera "beroa" aurreikusi du, patronalek "ez badute jarrera aldatzen".
Mobilizazio gehiago asteazkenerako
Gaur Bilbon deitutako manifestazioaz gain, mobilizazio gehiago antolatu dituzte asteazkenerako Bilbon, Gasteizen eta Donostian, 11:30ean.