Ekonomia -

Sabotajea

Donostialdeko Metroaren obrak erasotu dituzte

Bi petsona metroaren lurpeko zatiaren obretan sartu dira, goizaldeko 5:00etan, eta lau makinatako beirak apurtu dituzte.

Erasotu dituzten makinetako bat / EFE.
Erasotu dituzten makinetako bat / EFE.
Erasotu dituzten makinetako bat / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsonak Donostialdeko Metroaren lurpeko zatiaren obretako lau makina erasotu dituzte, barra eta harriekin.

Euskal Trenbide Sareak salatu duenez, goizaldeko 5:00etan, bi lagun obren eremuan sartu dira, Donostiako Pio Baroja kalean, eta lau makinaren beira guztiak apurtu dituzte. Lugorritzeko makina bat, atzerako hondeamakina bat, pala kargatzaile bat eta maneatzaile teleskopiko bat dira lau makinak.

Zehatz-mehatz, Donostialdeko Metroaren lur azpiko ibilbidearen tunel bat hondeatzen hasteko sarrera ari dira eraikitzen. Zenbait alderdi politiko eta herri plataforma bat proiektu honen kontra daude.

Oraindik ez dakite zenbatekoa den kaltea. Lanetan diharduen aldi baterako enpresa-elkarteak salaketa jarri du Ertzaintzan.

ETSk "guztiz gaitzetsi du Donostiako eta Gipuzkoako gizartearen gehiengoak nahi duen azpiegitura honen aurkako erasoa".

"Beste garaiak gogorarazten dizkigute mota honetako jarrerek", eta "alboratuta" egon beharko lirateke. ETSren arabera, proiektuen aurka egotea "legitimoa da", baina "modu baketsuan beti", "indarrak prozedura hauek erabiltzen dituztenak ahultzen ditu eta arrazoia kentzen diete".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ekonomia Euskotren