Ekonomia -
Kaosa aireportuetan
Aire-kontrolatzaileak lanpostuetara joateko eskatu du USCA sindikatuak
Cesar Cabo bozeramaileak Facebooken esan duenez, aire-kontrolatzaileek Sustapen Ministerioarekin eztabaidatzen jarraitzen dute "egoera zail honekin bukatzeko".
Erredakzioa
USCA aire-kontrolatzaileen sindikatuak esan duenez, aire-trafikoan dagoen "kaosa konpontzen saiatzen" ari da eta aire-kontrolatzaileei euren lanpostuetara joateko eta zerbitzua berriz ezartzeko eskatu die.
Horrela adierazi du Cesar Cabo USCAren bozeramaileak Facebooken duen orrian, eta, gaineratu duenez, aire-kontrolatzaileek Sustapen Ministerioarekin eztabaidatzen jarraitzen dute "egoera zail hau konpontzeko".
Caboren arabera, "langileek erantzuna eman dute lan-baldintzen muga berri horren aurrean".
Bestalde, Aire-Kontrolatzaileen Lan Elkarteak (APCAE) zabaldu duenez, atzo Errege Dekretua publikatu ostean, berriz "aire-kontrolatzaileen lan-baldintzak" erabat "aldatu dituzte" eta "muga-egoera batera bultzatu gaitu".