Ekonomia -

Pentsioak

Pentsioen aldeko Nafarroako koordinakundeak ez du PP eta EAJren 'petxaturik' nahi

Koordinakundearen iritziz, 'pentsiodunek egindako mobilizazio handien ondorioz’ adostu dute ituna, bi alderdiak mugiarazi baitituzte. Dena den, ‘arazoak hor jarraitzen duela' baieztatu du.

Pentsiodunek Iruñean egindako mobilizazioetako baten artxiboko argazkia. EFE
Pentsiodunek Iruñean egindako mobilizazioetako baten artxiboko argazkia. EFE
Pentsiodunek Iruñean egindako mobilizazioetako baten artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsio sistema publikoaren aldeko Nafarroako koordinakundeak gaur ohartarazi duenez, ez du "petatxurik" nahi, PPk eta EAJk 2018ko Estatuko Aurrekontua onartzearen truke pentsioak hobetzeko lortutako itunaren ostean.

Koordinakundearen iritziz, "pentsiodunek egindako mobilizazio handien ondorioz" adostu dute ituna, bi alderdiak mugiarazi baitituzte. Dena den, "arazoak hor jarraitzen eta jarraituko duela" esan du, 2013an pentsio sistema berritzeko egindako legea baliogabetu arte.

Iraunkortasun faktorea bertan behera uztea lortu nahi duela azaldu du plataformak, pentsio guztientzat KPIa eguneratzeko Balioa Handitzeko Indizea aldatzeaz gain. 2011z gero galdutakoa ere buelta dezatela eskatu du koordinakundeak, eta gutxienez 1.080 euroko pentsioak ezartzea.

Generoagatik pentsioen artean dauden aldeak gutxitu eta deuseztatzeko neurriak eskatu dituzte pentsiodunek. Horrez gain, 2011ko erreformaren alde txarrak baliogabetu nahi dituzte (erretiro arrunta eta aldez aurrekoa hartzeko adina, pentsioaren kalkulua, eta jubilaziorako sarbidea zailtzen duten beste neurri batzuk).

Era berean, "Espainiako Aurrekontu Orokorretan Gizarte Segurantzaren finantziazioa bermatzea" aldarrikatu dute, "beharrezkoak diren ekarpenak eginda eta kotizazioen bidez lortutako diru-sarrerekin; ez, ordea, Gizarte Segurantza zorpetzen duten maileguekin".

Azkenik, "pentsio duina izateko eskubidea konstituzionalizatzea" ere nahi dute, "lan eta zerga arloko erreforma baten bidez" Gizarte Segurantza erabat berritzeaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Ekonomia Gaurko azken ordukoa Pentsioak