Ekonomia -

Krisiaren aurkako neurriak

Bruselak positibotzat jo ditu Zapateroren neurri berriak

Espainiak neurri "esanguratsuak" eta "garrantzitsuak" hartu ditu azken urtean, eta Gobernuak erreforma berriak hartuko dituela agindu du "publikoki", besteak beste, pentsioen erreforma.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak positibotzat jo ditu krisiari aurre egiteko Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak aurkeztutako neurri berriak, Europako Batzordeko bozeramaile batek jakinarazi duenez.

"Ontzat jotzen ditugu Espainiako Gobernuak hartutako neurri zehatz berri horiek. Eta errepikatzen ditut bi hitzok: ''berriak'' eta ''zehatzak''; izan ere, erreformen egutegiarekin jarraitzeko asmoa baieztatzen dute", esan du Amadeu Altafaj Ekonomia eta Diru Gaietarako bozeramaileak.

Iturri horren arabera, Espainiak neurri "esanguratsuak" eta "garrantzitsuak" hartu ditu azken urtean, eta Gobernuak erreforma berriak hartuko dituela agindu du "publikoki", besteak beste, pentsioen erreforma edo negoziazio kolektiboaren erreforma.

Ildo horretan, Euroguneko kideak "erabaki egokiak hartzen ari direla" uste du; izan ere, une zailetan hartutako erabakiak dira, baina ekonomien konfiantza indartzeko beharrezkoak dira", beraz denbora eman behar zaie merkatuei konfiantza berreskuratzeko, iturri berdinen arabera.

Bestalde, Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiarako komisarioaren hitzetan, neurriok "positiboak" eta "beharrezkoak" dira, eta merkatuen konfiantza berreskuratzeko balio izatea espero duela esan du.

Neurri horien iragarpenak krisiari aurre egiteko Gobernuaren "ausardia" erakusten du, eta orain bakarrik falta da merkatuek Espainiarengan konfiantza berreskuratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea