Ekonomia -

Euskadi

BPGa % 3,1 hazi da urtetik urtera, 2018ko lehen hiruhilekoan

Gainera, enpleguaren hazkunde positiboak % 2,2 egin du gora epe berean.

Hazkundea industriari esker izan da. Artxiboko argazkia: EFE
Hazkundea industriari esker izan da. Artxiboko argazkia: EFE
Hazkundea industriari esker izan da. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 3,1eko hazkundea izan du 2018ko lehen hiruhilekoan, aurreko epe berarekin alderatuta, urtaro eta egutegi-eraginik gabe, Eustaten arabera.

Erakundeak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, 2017ko laugarren hiruhileko hazkundearen aldean, hamarren bat hazi da BPGa.

2018ko lehen hiruhileko urte arteko eta hiru hileko arteko hazkundeak industriari, eraikuntzari eta zerbitzuei esker izan dira.

Enplegua % 2,2 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; hazkundea azken hiru hilekoetakoetan baino handiagoa izan da. Hiruhileko artean % 0,5eko hazkundea zenbatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Albisteak BPGd Euskadi