Ekonomia -
Zorra
Espainiako arrisku-saria maila gorenera iritsi da, ia 300 puntura
Espainiako hamar urterako bonuen eta Alemaniakoen arteko diferentziala 298 puntura igo da.
Erredakzioa
Espainiako hamar urterako bonuen eta Alemaniakoen arteko diferentziala edo arrisku-saria maila gorenera iritsi da berriro, 298 puntura hain zuzen ere, Efek jaso eta zabaldu dituen datuetan agertzen denez.
10:30 aldera, Espainiako bonuaren etekina % 5,548an kokatu da, baina % 5,674ra ere iritsi da.
Espainiako burtsa % 0,35 jaitsi da 9.290 puntuak arte saioa % 1etik gorako errebote batekin hasi ondoren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea