Ekonomia -

negoziazioa

Hezkuntza Berezian akordioa sinatu dute Jaurlaritzak eta sindikatuek

LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek akordioa sinatu dute Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaian, eta adostutako neurriak berehala izango dira indarrean.

Hezkuntza Bereziko langileak, protesta batean. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
Hezkuntza Bereziko langileak, protesta batean. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak akordioa sinatu dute gaur, ostirala, Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaiaren bileran.

Hezkuntza Sailak hedabideei iragarritako ohar baten bidez azaldu duenez, Hezkuntza Saileko ordezkariek eta aipaturiko mahai horretan ordezkaritza duten sindikatuek "aztergai izan dituzte joan zen martxoaren 9an Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko proposamenak".

Hala, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek –ordezkaritzaren % 70 dutela guztiek elkarrekin-, akordioa sinatu dute Hezkuntza Sailarekin. "Akordio honek, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin diharduten langileen lan baldintzak hobetzea dakar", dioenez.

Onartu dituzten neurrien artean honako hauek daude: asteko lanaldia zehaztea, Enplegu Publikorako Eskaintza deitzea (260 plaza), behin behinekotasuna jaistea, lanpostuen zerrenda egokitzea, Gizarte Funtsa eratzea eta Fisioterapeuta eta terapeuta okupazionalen kategoriak aitortzeko prozedura abiaraztea.

Adostutako hobekuntza hauek eta gainerakoak "berehalakoan aplikatuko dira, akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren", oharraren arabera.

Gaur goizez Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaian iritsi den akordioa joan zen martxoan Haurreskolak Partzuergoko eta Sukalde eta Garbiketako langileen mahaietan lorturikoei batzen zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Langile Abertzaleen Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoa Sindikatuak