Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

96.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan

Horietatik % 75 emakumeak dira. Eskaera gehien jaso duten kategoriak honako hauek dira: zaindari, Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administratibo laguntzailea eta zerbitzu langilea.

Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. Artxiboko irudia: Irekia
Probak maiatza eta ekaina artean izango dira. Artxiboko irudia: Irekia
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. Artxiboko irudia: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

96.235 pertsonak (horietatik % 75 emakumeak dira) eman dute izena Osakidetzaren 3.335 plazatako Lan Eskaintza Publikoan (LEP). Azterketak maiatzaren 12tik uztailaren 1era bitartean izango dira, kategoria bakoitzaren arabera.

LEP honetan izena emateko epea apirilaren 5ean amaitu zen. Izena eman duten pertsona guztietatik 72.293 emakumeak dira, eta 23.039 gizonak; eta eskatzaileen % 19 EAE kanpokoak dira, Osakidetzak astearte honetan jakitera eman duenez, ohar baten bitartez.

Eskaera gehien jaso duten kategoria profesionalak honako hauek dira: zaindari (18.134), Erizaintza (13.942), Erizaintza laguntzailea (13.692), Administratibo laguntzailea (13.053) eta zerbitzu langilea (8.392).

Mila eskaera baino gehago jaso dituzte honako kategoria hauek: laborategiko teknikaria (2.268), fisioterapeuta (1.898), erradiodiagnostiko teknikaria (1.542), famili medikua (1.500) eta gizarte-langilea (1.399).

Mediku pediatra izateko 179 pertsonak besterik ez dute izena eman, obstetrizia eta ginekologiaren kasuan 159 kidek eman dute izena, zirugia ortopedikoa eta traumatologiarako, aldiz, 136k, eta oftalmologiarako, 103k.

Lehenengo azterketak: maiatzaren 12an eta 13an

Lehenengo azterketak gai-zerrendan oinarritutako gai-zerrendan oinarrituko dira, eta maiatzaren 12an eta 13 izango dira, Gasteizko Nieves ikasgelategian, besteak beste, honako kategoria hauetarako: mediku familia, emagina, buruko eta lan osasuneko erizainak, erradiodiagnostikoan adituak diren teknikariak…

Ekainaren 15aren eta 17aren artean probak Barakaldon (Bizkaia), Bilbao Exhibition Centren (BEC), izango dira, eta honako kategoria hauek hartuko ditu: fisioterapia, administratibo, erizaintza laguntzaile, laguntzaile administratibo, erizain eta zaindari, besteak beste.

Beste kategoriatarako azterketak Gasteizen egingo dituzte, maiatza eta ekaina arteko egunetan, eta uztailaren 1ean amaituko dira.

Jon Darpon Osasun sailburuak oharrean azaldu duenez, LEP hau Osakidetzaren historiako handienetariko bat da eskainitako plaza kopuruari dagokionez, eta azken urteotan izandako plaza hutsak betetzea ahalbidetuko du, baita langileriaren % 95a egonkortzea ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Osakidetza Barakaldo Eusko Jaurlaritza Lana berriak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea