Ekonomia -
Lan gatazka
Grebak 170 miloi euroko eragina izan du, Air France konpainiaren arabera
Otsailaren 22tik apirilaren 10era bitartean egindako zazpi greba egunen inpaktua kopuru horretakoa da, airelinearen arabera. Datozen greba egunak, honako hauek: apirilaren 11, 17a, 18a, 23a eta 24a.
Agentziak | Erredakzioa
Air Francek otsailaren 22tik apirilaren 10era bitartean egindako zazpi greba egunen inpaktua 170 milioi eurokoa izan da, konpainiak astearte honetan jakitera eman duenez.
Astearte honetarako, Air Francek programatutako hegaldien % 75 gauzatuko ditu, beraz, operazioen % 25 bertan behera utziko ditu. Pilotuen % 35,3k, kabinako tripulatzaileen % 20,2k eta lurreko langileen % 13k babestu dute greba, airelineak ohar batean azaldu duenez.
Zehazki, astearte honetan, Espainian, Frantziako aireportuekin konexioa duten 10 hegaldiri eragingo die grebak, konpainiaren arabera.
Lehen aipatutako langileen hamabi bat sindikatu batzen dituen taldeak deitutako greba egunek honako egun hauetan jarraituko dute: apirilaren 11n, 17an, 18an, 23an eta 24an. Sindikatuetako ordezkariek mobilizazioak indartu dituzte, "erantzun zuzenen" faltan, konpainiaren aldetik soldaten arloan egindako eskaeren inguruan.
Aurreikuspen horien aurrean, Air Francek bidaiak atzeratzea aholkatu die egun horietarako erreserbak egin dituzten bidaiariei, atzeraldiak espero dituzte eta.
Soldatei buruzko eztabaida
Air Francen sindikatu gehienek soldaten % 6ko igoera eskatu dute, airelineako zuzendaritzak proposatutako % 1aren aurrean, langileek izandako erosteko galeragatik, 2012-2018 denboraldian soldatak bere horretan izanda. Pilotuen kasuan soldaten igoera % 10ekoa izango litzateke.
Konpainiako zuzendaritzaren proposamenak apirilaren aurretik % 0,6koa igotzea dakar, eta urritik aurrera % 04. Igoera inbidibidualek % 1,4ko osagarriak izango lituzkete, eta % 3koak lurreko langileei dagozkien kasuetan.