Ekonomia -
Finantza krisia
Espainiak erreskaterik behar ez duela esan du bankuen patronalak
Egoera "oso-oso larria" dela onartu dute baina Europako agintariek "zentzuzko" konponbideak aurkituko dituztela eta Gobernuak arazoari aurre egiteko neurriak mugaraino eramango dituela esan dute.
Erredakzioa
Miguel Martin Espainiako Bankuen Elkarteko (AEB) presidenteak Espainiak Irlandak bezalako erreskatea behar izatea ukatu du: "ezta pentsatu ere", gaineratu du.
Martinen hitzetan, "nahiz eta egoera oso-oso larrian egon", ziur dira Europako agintariek aurrera egiteko "aplikatu daitezkeen zentzuzko konponbideak" aurkituko dituztela.
Era berean, eta kutsadura arriskurik egon ez dadin, agintari espainiarrek "ahal duten guztia" egin behar dutela esan du AEBko presidenteak.
"Hau da, ahal duten guztia egin eta dagoeneko egindakoan sakondu behar dute, norabide onean doazelako". "Norabide horri jarraitu eta muturreraino joan behar dute", gaineratu du Martinek.