Ekonomia -

Trapagarango lantegia

Productos Tubulares enpresako langileak salatu ditu Tubos Reunidos konpainiak

Beharginak enpresaren Bilboko egoitzan sartu ziren ostegun goizean, protesta egiteko. Konpainiak 157 langile kaleratzeko asmoa du.

Productos Tubulares
Productos Tubulares
Productos Tubulareseko langileek mobilizazioak hasi dituzte

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Productos Tubulares enpresako langile batzuen aurkako salaketa aurkeztu du Tubos Reunidos konpainiak Ertzaintzaren aurrean, “desordena publikoak, irainak eta mehatxuak” egotzita. Beharginak enpresaren Bilboko egoitzan sartu ziren ostegun goizean, protesta egiteko. Konpainiak 157 langile kaleratzeko asmoa du.

Enpresako iturriek jakitera eman dutenez, egoera “biolentoa” izan zen. Zuzendaritzaren arabera, langileek atea jo eta “mehatxu eta irain” egin zuten, eta “horietako batek kaputxa jarrita” zuen.

Tubos Reunidoseko egoitzaren kanpoaldean elkarretaratzea deitu zuten Porductos Tubulareseko langileek, 157 behargin kaleratzeko egitasmoaren aurka protesta egiteko.

Halako batean, manifestari gehienak eraikinean sartu ziren. Enpresako bulegoen atera heldu ziren, eta konpainiaren erabakiaren kontrako oihuak egin zituzten. Tubos Reunidosen hitzetan, “mehatxu eta irain” egin zuten, “atea kolpatzen zuten bitartean”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak ABEEE berriak Salaketak berriak Ekonomia Trapagaran bideoak Gaurko azken ordukoa Manifestazioak Lan gatazkak albisteak gaur