Ekonomia -

Batzarra, 10:00etan

Bilbobuseko langileek bitartekariaren eskaintza aztertuko dute gaur

Enpresa batzordearen esanetan, proposamen hori onartzeagatik ez dute zertan "akordiorik lortu" behar eta greba mugagabea bertan behera utzi, enpresaren jarrera zein den ezagutu behar dutelako, alegia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobuseko langileek bitartekariaren proposamena onartzen duten erabakiko dute gaur, asteazkenerako deitu duten biltzarrean, baina enpresa-batzordeak argi utzi du ez dutela greba mugagabea bertan behera uzten duten aztertuko.

Veoliako langileen ordezkariak proposamena aztertzen ari dira eta ez dute horren edukiaren berri eman. Aurretik zabaldutakoaren arabera, soldata KPI gehi % 1,5 igotzea jasotzen du eskaintza horrek, besteak beste.

Enpresa-batzordearen arabera, langileek proposamena izango dute hizpide goizeko hamarretan hasiko den batzarrean, baina ez dute greba bertan behera utziko duten erabakiko. Eskaintza hori onartzeagatik ez dute zertan "akordiorik lortu" behar, enpresaren jarrera zein den ere ezagutu behar dutelako, adierazi dute langileen ordezkariek.

Irailaren 26an eta azaroaren 2an 24 orduko lanuzteak egin zituzten Bilbobuseko langileek. Azaroaren 9an baina, greba mugagabeari ekin zioten lan-baldintza hobeak eskatzeko eta enpresarekin hitzartutako zenbait kontu bete ez izana salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea