Ekonomia -

Errenta aitorpena Araban

Ogasunak Arabako 113.000 familia baino gehiagori bidaliko die aitorpena

Errentako kanpaina Araban apirilaren 9an hasiko da Rentafacil modalitatean, eta apirilaren 11n Rentaraba eran, Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan.

Bi pertsona errenta aitorpena egiten. EiTBren artxiboko argazkia.
Bi pertsona errenta aitorpena egiten.
Bi pertsona errenta aitorpena egiten. EiTBren artxiboko argazkia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errentako kanpaina Araban apirilaren 9an hasiko da Rentafacil modalitatean, eta apirilaren 11n Rentaraba eran, Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan. Aurtengo kanpaina honetan, Arabak laguntza programa berria estreinatuko du, aitorpena errazago, azkarrago eta era intuitiboagoan egiteko.

"Errentako kanpaina bizkorrago eta eraginkorragoa izatea nahi dugu, eta ahalegin handia egin dugu Arabako zergadunei tramiteak errazteko", esan du Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak 2017ko ekitaldiko errenta kanpainaren aurkezpenean.

Gainera, kanpainaren iraupena luzatu egin da, eta Ogasuneko bulegoetan arreta emateko postuak ere gehitu dira. Horrela, 4 postu gehiago ipini dira Gasteizko Samaniego kaleko bulegoetan, iazko kanpainarako gehitutako 3 postuei eransten zaizkienak. Denetara, 70 pertsona egongo dira arabarren aitorpenak kudeatzen.

Aitorpena telefono mugikorraz onartzea

Baita ere, handitzen segitzen du Rentafacilekin egindako aitorpenen kopuruak, hau da, Arabako Foru Ogasunak zergadunei eginda bidaltzen dizkien aitorpenak, beraiek onar ditzaten edo alda ditzaten. Kanpaina honetan, guztira, Ogasunak 113.045 aitorpen bidaliko ditu, ordenagailuaz edo telefono mugikorraz onartu ahal izango direnak. "Iaz 4.656 zergadunek erabili zuten telefono mugikorra beren aitorpenak onartzeko, eta espero dugu aurten tresna horren erabiltzaileen kopurua handitzea, kudeaketa bizkortu eta erraztu egiten baitu", adierazi du Cimianok.

Laguntza programa berria

Beste berritasun garrantzitsu bat Rentared eta Autorrenta modalitateetan izango da, Arabako Foru Ogasunak kanpaina honetan abian ipini duen laguntza programa berria dela medio.

Rent@raba

Rent@raba modalitaterako epea (hau da, beren errenta aitorpena ogasun bulegoetan edo finantza entitate, aholkulari bulego edo kudeatze agentzia laguntzaileetan egiten duten zergadunentzat) datorren apirilaren 11n hasi eta ekainaren 20an bukatuko da Aldundiaren bulegoetara datozenentzat; finantza entitate edo agentzientzat, berriz, pixkat geroago hasiko da, apirilaren 20an.

Horiek Ogasunak Gasteizen duen egoitzara eta Laudion eta Guardian dituen bulegoetara zergadun guztiak etorri ahal izango dira, salbu eta ekonomia jardueretan dihardutenak, 2017an beren ohiko etxebizitza saldu dutenak eta ekitaldian zehar balore higigarrien edo higiezinen hiru salmenta eragiketa baino gehiago egin dituztenak.

Horrela egiteko, hitzordua eskatu beharko dute apirilaren 9tik aurrera, Interneten bidez, www.araba.eus helbidean; telefonoz (901 50 40 30); edo informazio puntuetan bertan: Gasteizen (Samaniego kalean), Kanpezun, Murgian, Oionen eta Agurainen.

Murrizketak eta kenkariak

Ekitaldi honetan bere hartan iraungo dute PFEZaren kenkari eta murrizketek. Horien artean, hauek nabarmendu behar dira: ondorengoen kenkaria (585 euro lehenengo seme-alabarengatik, 724 euro bigarrenagatik eta 1.233 hirugarrenagatik) eta adinaren, ezintasunaren edo mendetasunaren kenkariak, graduaren araberakoak. Azpimarratu daitezke, baita ere, BGAEetako murrizketak, baterako zerga ordainketako kenkariak eta ohiko etxebizitzaren alokairu nahiz erosketako kenkariak.

Ordainketa eta sarrerak egiteko epeei dagokienez, Ogasunak gehienez 48 orduko epean itzultzen die zergadunei; hortaz, beren aitorpena onartzen duten lehenengo zergadunek datorren apirilaren 11tik aurrera kobratu ahal izango dute. Aitorpen positiboei (ordaintzekoei) dagokienez, banku helbideratze bidez kobratuko dira ekainaren 25ean. Hala ere, eutsi egiten zaio ordainketa zatizeko aukerari, interesik gabe eta bi epetan (ekainaren 25ean eta azaroaren 12an).

Ondarearen gaineko zerga

PFEZko kanpainarekin batera, Arabako Foru Ogasunak ondarearen gaineko zergako kanpainari ere helduko dio, aurten apirilaren 20tik hasita. 2017ko ekitaldirako, aurreikusten da 1.575 arabarrek aitortu behar izatea zerga hau, ondasun eta eskubidetan 2 milioi euro baino gehiago edo 800.000 euro baino gehiagoko ondare garbia daukatelako. Ogasunaren aurreikuspenen arabera, ondarearen zerga dela-eta 16,5 milioi euro eskuratuko dira, hots, 10.476 euro zergaduneko, batez beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Errenta Eguneko albisteak