Ekonomia -
Irlanda
Erreskateak Irlandako Gobernua akabatu du
2011ko hasieran Parlamentua desegiteko konpromisoa hartu du lehen ministroak, eta ondoren Exekutiboa desegitea aztertuko du, hauteskundeak deitu baino lehen.
Redacción
2011ko hasieran Parlamentua desegiteko konpromisoa hartu du Brian Cowen Irlandako lehen ministroak, baina dimisioa aurkeztea baztertu du. Era berean, bere Gobernuak Europar Batasunarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin finantza-erreskateanegoziatzen jarraitzen duen bitartean hauteskundeak aurreratuko ez dituela adierazi du.
Ministroen kontseiluak premiazko bilera egin ostean egin ditu adierazpenak Cowenek, Berdeen Alderdiaren jarrera ikusita. Beranduen jota urtarrilean hauteskundeak deitzea eskatu du gaur Berdeen Alderdiak.
Orain 2011ko Estatuko aurrekontu orokorrak abenduaren 7an, Parlamentuan, onartzea lehentasuna dela gogorarazi du lehen ministroak. Aurrekontuek 6.000 milioi euroko murrizketak izango dituzte. Ondoren Exekutiboa desegitea aztertuko duela iragarri du Cowenek, hauteskundeak deitu baino lehen.
Erreskateak Irlandako Gobernua akabatu du
Irlandako Gobernuko kidea den Berdeen Alderdiak hauteskundeak urtarrilera aurreratzeko eskatu du, John Gormley alderdiko presidenteak jakinarazi duenez.
Gormleyren hitzetan, "engainatu eta saldu" dituztela uste dute herritarrek; hori dela eta, hauteskundeak aurreratu behar direla uste dute, eta beranduen jota, urtarrileko bigarren astean egin behar dira.
"Joan den astea traumatikoa izan da Irlandako hautesleentzat", esan du agintari ekologistak EBk Irlandako erreskate ekonomikoa martxan jartzea erabaki ostean.