Ekonomia -
Finantza-krisia Irlandan
Hauteskundeak aurreratzeko eskatu dute Irlandako Berdeek
Irlandako Gobernuko kideek hauteskundeak aurreratzeko eskatu dute. Bruselaren hitzetan, Espainiak ez du neurri gehiago behar, aspaldi hasi baitzen aurrekontuak egokitzen.
Erredakzioa
Irlandako Gobernuko kidea den Berdeen Alderdiak hauteskundeak urtarrilera aurreratzeko eskatu du, John Gormley alderdiko presidenteak jakinarazi duenez.
Gormleyren hitzetan, "engainatu eta saldu" dituztela uste dute herritarrek; hori dela eta, hauteskundeak aurreratu behar direla uste dute, eta beranduen jota, urtarrileko bigarren astean egin behar dira.
"Joan den astea traumatikoa izan da Irlandako hautesleentzat", esan du agintari ekologistak EBk Irlandako erreskate ekonomikoa martxan jartzea erabaki ostean.
Erreskateak euroa indartuko du
Bestalde, Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Komertzio ministroaren hitzetan, Irlandako finantza-erreskatea "berri ona" da, eta euroa indartuko du.
Sebastianen esanetan, Espainiako eta Irlanda edo Grezia bezalako ekonomiak ezberdinak dira.
"Espainiako egoera Irlandako, Greziako edo Portugalgo ezberdina da; adituek eta inbertsoreek horrela diote", esan du. Beraz, "ez dira alderagarriak", gaineratu du Sebastianek.
Orain, "EBko gainerako herriek bere defizita publikoa murrizteko konpromisoak bete behar dituzte".