Ekonomia -
Defizita % 3 murriztea helburu
Irlandak datozen lau urteetarako austeritate-plana bukatu du
Dokumentuaren bidez EB eta NDFren erreskatea zehaztuko dute; 15.000 milioi eurorainoko murrizketak aurrikusi dituzte.
Erredakzioa
Irlandako Gobernuaren Ministro Kontseilua bilduta dago Dublinen datozen lau urteetarako austeritate-plana zehaztu eta bukatzeko; testuaren bidez EBk eta NDFk erreskatea zenbaterainokoa izango den zehaztuko dute.
160 orrialde inguru dituen dokumentuak datozen lau urteetarako politika ekonomikoa nolakoa izango den ezarriko du; nolanahi ere, helburua 2014rako BPGren defizita % 3raino murriztea da, eta 15.000 milioi euro inguruko murrizketak aurrikusi dituzte.
Iturri ofizialen arabera, plana datorren asteartean aurkez lezakete eta, Europako Batzordearen, Europako Banku Zentralaren (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) oniritzia jasoz gero, euren "azterketa" handik egun gutxira buka lezakete.
''The Sunday'' egunkariak, iturririk aipatu gabe, argitara eman duenez, Irlandaren erreskatea 120.000 milioi eurorainokoa izan liteke, alegia, aurreko maiatzean Greziak jasotako 110.000 milioi eurokoa baino handiagoa.