Ekonomia -

SARE SOZIALAK

Pentsiodunen manifestazioetan ikusitako kartel esanguratsuak

Gaztelaniazko #pensionesdignas traola TT da oraindik Espainian, eta euskaraz, #pentsioduinak joera izan da azken 24 orduetan. Sare sozialetan oihartzun handia izan dute manifestarien kartelek.

Atzoko manifestazioaren irudi bat Bilbon. Argazkia: @zamaltzain15
Atzoko manifestazioaren irudi bat Bilbon. Argazkia: @zamaltzain15
Atzoko manifestazioaren irudi bat Bilbon. Argazkia: @zamaltzain15

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pentsiodunek parte hartu zuten atzo, larunbata, Estatu osoko ehunka hiriburutan izan ziren manifestazioetan. Pentsioa duinak, publikoak eta KPIarekin eguneratuak eskatu zituzten eta aldarrikapen horiekin bat egin zuten belaunaldi gazteagoek ere.

Bilbokoa izan zen Estatu osoko mobilizaziorik jentsuena: 115.000 herritar atera ziren kalera, eta Donostian, Gasteizen nahiz Iruñean beste 15.000-20.000 pertsonek parte hartu zuten protesta bakoitzean.

Jende olde horrek oihartzuna izan zuen sare sozialetan ere, eta gaztelaniazko #pensionesdignas traolaTrending Topic  izan zen Twitterren, egun osoan, Espainian, eta hala izaten jarraitzen du gaur ere. Euskaraz, #pentsioduinak izan zen etiketa nagusia eta TT izaterik lortu ez bazuen ere, euskak txiolarien artean joera izan da azken 24 orduetan eta hala izaten jarraitzen du, UMAPen arabera.

Manifestazioetan aterako argazkiak eta kartelen irudiak asko zabaldu dira sareetan, eta gaztelaniazkoak askoz ere gehiago izan ziren arren, euskarazko leloek ere izan zuten lekua atzoko mobilizazioetan:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Ekonomia berriak Albisteak Manifestazioak gaur Pentsioak