Ekonomia -
Sestao
ACB enpresaren 'immobilismoaren' aurkako elkarretaratzea deitu du enpresa-batzordeak
bihar egingo dute protesta bilkura, enpresaren atarian, 14:00etatik 14:30era.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sestaoko ACBko enpresa-batzordeak elkarretaratzea deitu du astelehen honetan lantegiaren sarreran, lan-hitzarmenaren negoziazioan enpresak duen "immobilismoa" salatzeko.
CC.OO.k jakinarazi duenez, protesta orduerdikoa izango da, 14:00etik 14:30era, "lan-hitzarmen kolektiboaren negoziazioetan enpresak erakutsi duen immobilismoaren aurrean gure haserrea adierazteko helburuz".
ACBko langileek lanuzte partzialak deitu zituzten joan den hilabetean, hitzarmenaren negoziazioa berpizteko. Izan ere, lan-hitzarmenaren iraunaldia 2015eko abenduaren 31an amaitu zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea