Ekonomia -

Hezkuntza

Haurreskolen negoziazio mahaian akordioa adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak

Sindikatuak eta Hezkuntza Sailak adostutako edukien artean, besteak beste, lehen eguneko ordezkapenak eta araudia, eta administrazio eta zerbitzuetako beharginen lan eskaintza publikoa daude.

Haurreskola bat. Artxiboko irudia: EiTB
Haurreskola bat. Artxiboko irudia: EiTB
Haurreskola bat. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurreskolak Partzuergoko negoziazio mahaian akordioa lortu dute gaur LABek eta Eusko Jaurlaritzak. Sindikatu abertzaleak ordezkaritza sindikalaren gehiengoa du Partzuergoan (% 62).

EAEko Exekutiboak agiri batean jakitera eman duenez, bileran sindikatuaren proposamenak aztertu dituzte, ondoren LABekin akordioa sinatu dute, “eduki guztia bermatuz”.

LABek eta Hezkuntza Sailak adostutako edukien artean, besteak beste, lehen eguneko ordezkapenak eta araudia, administrazio eta zerbitzuetako beharginen lan eskaintza publikoa, haurreskola guztietan familientzako 8 orduko zerbitzua eta irakasleak ordezkatzeko zerrenden merituak daude.

Haurreskoletako adostasuna LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta Hezkuntza Sailak sukalde eta garbiketako mahaian akordioa sinatu eta ordu batzuk geroago etorri da.

Bestalde, “LAB eta CCOO sindikatuek Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaian balorazio positiboa egin” eta “Steilasek proposamenaren edukiak langileei azaltzeko asmoa azaldu ondoren”, beste bilera bat aurreikusi du Jaurlaritzak.

“Akordioak lortzeko tresna nagusiak negoziazio mahaiak” direla berretsi du Hezkuntza Sailak. “Negoziazio mahaian jarrera bat defendatu eta hezkuntza zentroen funtzionamendu normala errespetatzea bateragarria da”, erantsi du Exekutiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak LAB Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Euskal sindikatuak