Ekonomia -

BIEMH 2018

1.500 enpresa baino gehiago hartuko ditu Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak

Deformazio-makineriaren sektoreak gora egin du, erakusketaren % 14 baita dagoeneko. Osagaien eta osagarrien arloak ere nabarmen sendotu dira, % 28 hain zuzen.

BIEMH 2018 aurkezpena. EFE
BIEMH 2018 aurkezpena. EFE
1.500 erakusle baino gehiago etorriko dira Makina Erraminta Azokara

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak gaur goizean azaldu duenez, Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa (BIEMH) "azken 10 urteotan anbizio handiena" erakutsi duen edizioa izango da. 21 herrialdetako 1.510 enpresak onartu dute aurten parte hartzeko gonbidapena. Barakaldoko BECen egingo dute, maiatzaren 28tik ekainaren 1era. 4.0 Industriak "tresnak, makineria eta prozesuak" goitik behera aldatuko ditu.

Basañezekin batera, Javier Zarraonandia Jaurlaritzako Industria sailburuordea, Xabier Ortueta AFM-Advanced Manugacturing Technologieseko zuzendari nagusia, eta Eduard Farran Makina Erreminta Inportatzaile Elkarteko (AIMHE) presidentea izan dira BIEMH 2018ko aurkezpenean. Hiru hilabete falta dira aurtengo ediziorako, eta iazkoarekin alderatuz, % 5 igo da okupazioa. Horrenbestez, "produktu, makineria eta fabrikazio aurreratua duten irtenbide gehiago" izango direla aurreikusi dute arduradunek.

Halaber, "inoiz ez bezalako eskaintza teknologikoa" aurreratu du BIEMHren 30. edizio honetarako Basañezek. Hala, 'Be IN, BIEMH' edizioan parte hartuko duten konpainiek berrikuntzan, ekoizpen adimenean, eta sistemak ezartzen eta nazioarteratzen egingo dute lan BECeko sei pabiloietan. Ondoren nabarmendu duenez, erakusketarien % 47 atzerritarrak dira, eta 2017an izandako bisitari kopurua (40.000) gainditzea espero dute.

Sektore berriak eta ikuspegiak

Aurten BeDIGITAL lehiaketa antolatu dute BIEMHen. Teknologia digitalen aplikazio industriala landuko dute ekimen berri horren bidez. Produktuak eta zerbitzuak, negozio-aukerak eta ezagutzaren transferentzia praktikoki erakustea da helburua. Beraz, BeDIGITAL egitasmoak harreman komertzialetarako eta hitzaldietarako eremuak eskainiko ditu.

"Erreferentziako" ekitaldia

Bestalde, Javier Zarraonandia Industria sailburuordearen esanetan, "BIEMH biurtekoa makina-erremintaren erreferentziazko ekitaldia da, sektorearen erreferentziazko herrialde batean". 2017an Euskadin ekonomiak % 2,9 gora egin ostean iritsiko da aurtengo edizioa. 2018an, ekonomiak % 2,8 suspertzea espero dela ere azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Barakaldo Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Enpresak Industria albisteak