Ekonomia -
Asteartean
Bilbobuseko langileek eta Veoliak bitartekaritza onartzea adostu dute
Bilbobuseko langileen eta enpresaren arteko harremana etenda dago, baina Lan Harreman Kontseiluak bitartekari lanak egingo ditu asteartetik aurrera lan-gatazkari konponbidea aurkitzeko.
Erredakzioa
Autobusak kudeatzen dituen Veolia enpresako zuzendaritzaren eta langile grebalarien arteko bitartekari lanak egingo ditu asteartean Lan Harreman Kontseiluak. Adiskidetze-egintza 9:15etan hasiko da. Urrats bat baino ez da izan, baina aurrerapausoa azken finean. Veoliaketa lan batzordeak gogor eutsi diete euren jarrerei orain arte, etabazirudien, ez zegoela irtenbiderik.
Enpresa batzordeko iturriek jakinarazi dutenez, enpresak bitartekari lanetan aritzeko eskatu zion Lan Harreman Batzordeari, eta astelehenean alde biekin bildu ostean, adiskidetze-egintza bat egiten saiatuko dira. Aditu batek, aldebiak entzundakoan txosten bat igorriko die auziari konponbidea emannahian.
"Izapide arrunta da; Lan Harreman Kontseilua alde bien jarrera enkistatua konpontzen saiatu beharko da. Bitartekarien zerrendatik pertsona bat aukeratu dute bitartekaritza lana egiteko", esan dute.
Hala ere, horrek ez du esan nahi greba amaituko denik. Bitartekariarenepaia ez baita loteslea, alegia, ez da derrigorrez onartu beharrekoa. Loteslea izateko, arbitraia onartu beharra zegoen eta horretan ez dira ados ipini.
Akordioa greba gogortu egin denean erdietsi dute. Izan ere, Veoliakgaur goizaldean beste sei autobusi eraso egin dietela salatu du.Guztira, lanuzteak hasi zirenetik, 50 autobusek jaso dituzte era batekoedo besteko sabotajeak, eta diru kalteak, 100.000 eurokoak dirajadanik. Lan batzordeak gaitzetsi egin ditu sabotajeak.
Elkarrizketetan aurrera egiteko traba handiena beharginek lan egindako gehiegizko orduak dira, langileen arabera. Lan itunak ezartzen duena baino lanordu gehiago egiten dituzte langile gehienek, eta badira ehunka ordu pilatuta dauzkatenak.
&' || 'nbsp;