Ekonomia -
2017-2020 Enplegu Egitasmoa
Emakumeak lan-jardueran 'murgiltzea bultzatuko' du Eusko Jaurlaritzak
Bestalde, langabezia-tasaren murrizketa “etengabea” helburu estrategikoen artean du planak, 2020ko azken hiruhilekoan % 10 baino txikiagoa izateko.
Agentzia | Erredakzioa
2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Egitasmoak 1.175 milioi euroko aurrekontu-saila du. Besteak beste, emakumeak lan-jardueran “baldintza beretan erabat murgiltzea bultzatzeko” neurriak aurreikusten ditu ekimenak.
Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean agerraldia egin du sailburuak, berak eskatuta, 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa aurkezteko.
Langabezia-tasaren murrizketa “etengabea” helburu estrategikoen artean du planak, 2020ko azken hiruhilekoan % 10 baino txikiagoa izateko.
45.000 lanpostu
Era berean, 2017-2020 epean 45.000 lanpostu sortzea espero du Artolazabalek, enpresen sorrera eta lana aurkitzeko aukera gutxi dituzten pertsonak kontratatzeko pizgarrien bidez.
Gainera, 2017tik 2020ra bitartean, 20.000 gazteri lan aukera bat eskaini nahi die egitasmoak.