Ekonomia -
zorroztasun-greba
Gasteizko udaltzainek astelehenean bozkatuko dute Udalaren proposamena
Urtaranen Gobernuak ordura arte itxarongo du neurriak hartzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko udaltzainek astelehenean, hilaren 26an, bozkatuko dute Gorka Urtaranen udal gobernuak helarazitako azken eskaintza. Urritik ari dira agenteak euren lan baldintzak hobetzeko presioa egiten, zorroztasun-greba baten bitartez.
Gobernuak jakinarazi duenez, asteartean sindikatuekin bildu ziren, eta proposamen berri bat egin zieten lan gatazka konpontzeko. Joan den astean, ultimatuma eman zien Urtaranek udaltzainei, eta greba bertan behera utzi ezean "neurri sendoak" hartuko zituela ohartarazi zuen.
Ia lau hilabete daramatzate agenteek zorroztasun-grebarekin, eta milaka isun jarri dituzte.
Sindikatuek ostiralean, hilaren 23an, azalduko diete eskaintza langileei, eta astelehenean bozkatuko dute.
Urtaranen Gobernuak bozketaren emaitza ezagutu arte itxarongo du neurriak hartzeko, Udalak ohar batean nabarmendu duenez.