Ekonomia -
Lanbide
Lanbidek hatz marka bidezko identifikazioa ezarriko du apirilean hamar bulegotan
Neurriak pertsona guztiei eragingo die, "edonon jaio direla ere", eta zerbitzuaren kontrola areagotzeko eta izapideak bizkortzeko ezarriko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak ostiral honetan jakinarazi duenez, apirilean hatz marka bidezko identifikazioa ezarriko dute Lanbideko hamar bulegotan, eta udatik aurrera zerbitzu osoan ezarriko dute.
Sailburuak azaldu duenez, azken hilabeteotan zerbitzu zentraletan egindako esperientzia pilotuaren ostean zerbitzu osora hedatuko da.
Sistema honek langileak eta laguntza-hartzaileak identifikatzen ditu hatz marka bidez. Artolazabalen hitzetan, sistema berriak zerbitzua hobetzeaz gain, langileen lana erraztuko du, giza laguntzen kontrola areagotzen duelako eta administrazio izapideak bizkortzen dituelako.
Neurriak pertsona guztiei eragingo die, "edonon jaio direla ere", baita langileei ere. Ildo horretan, Artolazabalek esan du identifikazio eta kontrol sistema moderno honek ez duela Javier Maroto Gasteizko alkate ohiak bere garaian proposatutakoarekin zerikusirik.