Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

Osakidetzak ostiralean zabalduko du LEPean izena emateko epea

Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte. Guztira, 3.335 lanpostu izango dira, ia kategoria eta espezialitate guztietakoak.

Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte. EiTBren artxiboko argazkia
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. EiTBren artxiboko argazkia
Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte. EiTBren artxiboko argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Osasun Zerbitzuak ostiralean, hilaren 16an, zabalduko du 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean, Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Era berean, gaur argitaratu dituzte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere.

Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute.

Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Lana berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Lan Eskaintzak