Ekonomia -

Lan-istripuak

Prekarietateak hil egiten duela salatu dute sindikatuek Bilbon egindako mobilizazioan

Lan-istripu gehienak kontratazioaren lehen bi hilabeteetan eman direla salatu dute. Joan den astean, egun berean, lau langile hil ziren Bizkaian.

Lan-istripuak salatzeko manifestazioa egin dute sindikatuek Bilbon. Argazkia: EiTB
Lan-istripuak salatzeko manifestazioa egin dute sindikatuek Bilbon. Argazkia: EiTB
Lan-istripuen gorakada salatzeko manifestazioa egin dute Bilbon

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek lan-istripuen gorakada salatzeko manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Bilbon.

Joan den astean, egun berean, Bizkaian lau langile hil zirela gogoratu dute.

Mobilizazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean hasi eta Confebasken egoitzaren aurrean amaitu dute.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiak azpimarratu du lan-istripu gehienak kontratazioaren lehendabiziko bi hilabeteetan ematen direla.

Gobernuek eta patronalek lan-istripuak eragiten dituzten "arazo estrukturalak konpontzeko asmorik ez" dutela salatu du.

Halaber, Lan Ikuskaritzak eta Osalanek lan-istripuei aurre egiteko "bitarteko nahikorik ez" dutela esan du.

Muñozek datu batzuk ere eman ditu: Lan-istripu bat izan ondoren baja hartu behar izan duten langileek kopuruak gora egin du (2017an, 1.000 langiletik 38k hartu zuten baja istripua izan ostean), eta istripuen arrazoi nagusia "prekarietatea da, ezbeharra izan duten langileen gehiengoak hilabete baino gutxiagoko kontratua zutelako".

Xabier Ugartemendia LABeko ordezkariak egoera jasanezina dela ohartarazi du, "urtez urte ehunka langile hiltzen direlako".

Lan-istripuak "patronalak ezarri nahi duen prekarietate politikak" eragiten dituela salatu du.

"Enpresetan ez dago prebentzio neurririk eta botere politikoak, administrazioak ez du kontrol neurri eraginkorrik hartzen egoera honi aurre egiteko", kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak ELA albisteak LAB albisteak Lana albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Protestak gaur Sindikatuen albistea