Ekonomia -

euskal enpresak

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-bulegoa irekiko du ekainean Milanen

Euskal enpresei nazioartean aritzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak zabaldu duen hamazazpigarren bulegoa da. Iaz Londreseko bulegoa ireki zuten.

Arantxa Tapia sailburuaren prentsaurrekoa gaur Zamudion. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.
Arantxa Tapia sailburuaren prentsaurrekoa gaur Zamudion.
Arantxa Tapia sailburuaren prentsaurrekoa gaur Zamudion. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-bulegoa zabalduko du ekainean Milanen, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak jakinarazi duenez. Euskal enpresei nazioartean aritzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak zabaltzen duen hamazazpigarren bulegoa da.

Sailburuak 2017-2020 Enpresa Nazioartekotzeko Plana aurkeztu du Zamudion (Bizkaia), ostegun honetan. Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzearen ikuspegi berezia jasotzeko abian jarritako bigarren plana da; elementu hori Euskal Industria Politikaren lehentasunezko palanketako bat dela uste dute, industria-egituraren hazkundeari, lehiakortasunari eta eraldaketari egiten dion ekarpenagatik. Izan ere, enpresa esportatzaileak, azken 4 urtean, % 16 hazi dira.

Iaz Londresen ireki zuten bulegoa, eta Milanen zabalduko dute aurten.

Italiako industria, eremu askotan, Euskadikoaren antzekoa da, eta puntako zenbait sektoretan sinergiak bultzatzeko aukera emango du, besteak beste, Aeronautikan, Biotechen, Manufaktura Aurreratuan, Robotikan eta Energian. Elikadurak, halaber, aukera ugari izan ditzake; izan ere, Italia lehengaiaren inportatzaile handia da.

Gaur egun, 37 euskal enpresa daude Italian finkatuta, eta, zalantzarik gabe, etorkizunean negozio-aukerak dituen herrialdea da.

Europatik kanpo, Txina, AEB eta Mexiko dira euskal enpresen jomuga nagusiak. Bigarren maila batean, Frantzia, Brasil, Errusia, India eta Kolonbia daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Ekonomia Albisteak Italia Merkataritza