Ekonomia -
Lan-eskaintza publikoa
Espainiako Gobernuak 340 funtzionario lanpostu eskainiko ditu 2018an Euskadin
Kudeaketa, administrari eta administrari laguntzaile lanpostuak eskainiko dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuak 340 funtzionario lanpostu aterako ditu urte hasiera honetan, EAEn. Estatuko Administrazio Orokorrak 2018an egingo duen lehen lan-eskaintza publikoa izango da.
340 lanpostu horiek urte hasieran eskainiko diren 4.725 lanpostuen artean daude; ondoren, beste eskaintza batzuk ateratzen joango dira urtean zehar, eta 13.902 lanpostu eskainiko ditu guztira.
Lehen eskaintza honetarako aurkezpen epea otsailaren 26an amaituko da. Bestalde, kudeaketa, administrariak eta administrari laguntzaile izateko lanpostuak eskainiko dituzte.
4.725 lanpostu horietako langileek urtean 17.600 eta 34.000 euro arteko soldatak jasoko dituzte.
Bestalde, Espainia mailan betetzeko lanpostuak izanik, deialdiak ez du herri-hizkuntza ezagutzea eskatzen.