Ekonomia -

Lan-gatazka

Bizkaiko bulegoetako langileen gehiengoak jo du grebara

Lan-hitzarmen propioa aldarrikatzen dute. 2013an geratu zen baliorik gabe sektore horretako hitzarmena, lan-erreformaren ondorioz.

Bizkaiko bulegoetako langileek manifestazioa egin dute Bilbon. Argazkia: Ecuador Etxea
Bizkaiko bulegoetako langileek manifestazioa egin dute Bilbon. Argazkia: Ecuador Etxea
Bizkaiko bulegoetako langileek manifestazioa egin dute Bilbon. Argazkia: Ecuador Etxea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko bulego-sektoreko langileen gehiengoak jo du grebara ostegun honetan. Lan-hitzarmen propioa aldarrikatzen dute. Sektore horretan 23.000 bat langilek jarduten dute.

Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK eta CGT) deitu du greba. CCOO eta UGT sindikatuek, berriz, ez dute lanuztearekin bat egin.

ELA sindikatuak emandako datuen arabera, beharginen ia % 70ak egin du greba, enpresaz enpresa jarraipena ezberdina izan bada ere.

Eguerdian, manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan barrena. 4.000 langilek hartu dute parte mobilizazioan.

Bestalde, sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute, Iberdrolan ezarritako zerbitzu minimoak onartzeagatik. Lanuzteak administrazioari eragiten diola gogoratu dute, eta ez argindarraren ekoizpenari edo hornidurari.

Ildo berean, Indra kopnainiaren jarrera salatu dute, "grebara jotzen duten langileei isuna jartzeko mehatxu egiteagatik".

Kasu bietan auzitegira jotzea aztertzen ari dira, grebarako eskubidea urratu delakoan.

ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuek Bizkaiko bulegoetako lan-hitzarmena berreskuratzea aldarrikatzen dute. 2013an baliogabetu zuten hitzarmena, lan-erreforma erabilita.

Ordukoa baino okerragoa den hitzarmen bat ezarri nahi izatea egotzi diote Cebek patronalari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak EAE Lana albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa Sindikatuak Lan gatazkak albisteak gaur ESK sindikatua gaur