Ekonomia -

Aurrekontuak

Lanbidek eramango du Enplegu Saileko aurrekontuaren zati handiena

Transferentzia lortu ondoren, Gemma Zabaleta sailburuak kudeatuko du EAEko enplegu eta formakuntza zerbitzua, 785 milioi eurorekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbide EAEko enplegu eta formakuntza zerbitzua 2011ko urtarrilaren 1ean jarriko da martxan eta 785 milioi euroko aurrekontua izango du.

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gai Sozialen sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarrean datorren urterako prestatu dituzten aurrekontuen berri emateko.

Sailaren diru kopuru osoa 998 milioi euro izango dira, aurten baino % 60 gehiago, enplegu politika aktiboen eskumena eskuratu dutelako.

Kontratazioak egiteko saria, EAJk Espainiako Gobernuarekin lotutako akordioan agertzen dena, 150 milioi izango dira 2011rako.

Sailburuak gogora ekarri duenez, Estatuak 2009an 117 milioi euro gastatu zituen enpleguarekin zerikusia zuten egitasmo eta laguntzetan EAEn, hau da, datorren urtean bikoiztu egingo da alor horretako aurrekontua.

Laguntzak umeak izateagatik

Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak izateagatik ematen diren diru-laguntzak bere horretan utziko dira.

Hori horrela, lehenengo umeagatik 900, 500 eta 400 euro emango diote familiari errentaren arabera; 1.100 euro bigarren haurragatik, eta 400 euro gehiago umeak bi urte betetzen dituenean. Hirugarren haurragatik eta hurrengoengatik ere 1.100na euro emango dituzte, eta beste hainbeste lau urte betetzen dituzten arte eta 400 euro bost eta sei urte betetzen dituztenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea