Ekonomia -

Bizkaia

Amazonek egoitza logistiko bat ireki nahi du Trapagaranen

Babcock lantegi zaharraren nabea erosteko aukera aztertzen ari da konpainia estatubatuarra.

Amazon Trapagaran
Amazon Trapagaran
Amazonek zentru logistikoa ireki dezake Trapagaranen

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amazon konpainia estatubatuarra Trapagaranen (Bizkaia) egoitza logistiko bat irekitzeko aukera aztertzen ari da.

Babcock lantegi zaharraren nabea erosteko asmoa du. 1.000 metro koadro inguruko orubea da eta bertan zentro logistiko bat jarri nahiko luke, Xabier Cuellar Trapagarango alkateak ETBri baieztatu dionez.

Nolanahi ere, oraingoz aukera bat baino ez da; izan ere, negoziazioa itxi gabe dago eta beste hainbat enpresak ere agertu dute pabilioi zaharra erosteko nahia, gune estrategikoan kokatuta baitago.

Alkatearen esanetan, Amazonen etorrerak "bultzada" emango lioke herriari, munduko enpresarik handienetakoa delako eta sortuko liratekeen lanpostuengatik.

Babcock enpresako langile ohiak ere itxaropentsu azaldu dira, akordioa gauzatuz gero, enpresak urteetan zor dien dirua berreskuratuko luketelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak albisteak Lana albisteak Ekonomia 2024 Trapagaran albisteak Gaurko azken orduko albistea Merkataritza albisteak gaur Internet gaur Amazon azken ordukoa Enpresaburuak