Ekonomia -
Estatuko datuak
Ekonomiak aurten behera egiten jarraituko duela aurreikusi du BBVAk
BPGren beherakada % 0,2koa izango da 2010ean, baina datorren urtean % 0,9 haziko dela aurreikusi dute.
Erredakzioa
BBVA Researchek dio hirugarren hiruhilekoan Espainiako ekonomiak ez duela behera egin eta hazkundea % 0an geratu dela aurreikuspenak onak direlako. Hala ere, Espainiako Barne Produktu Gordinak % 0,2 egingo omen du behera aurten eta 2011rako % 0,9ko hazkundea espero da.
Finantza alorreko zalantzak eta tentsioak bere horretan jarraitzen duela agertzen da txostenean, baina etorkizunerako aurreikuspenak hobeak direnez, hirugarren hiruhilekoan ekonomiak ez duela behera egingo.
Era berean, diru-sarrera publikoen bilakaerak agerian uzten omen du urte amaieran Estatuaren defizita BPGren % 6 inguruan geratuko dela, Gobernuak bere konpromisoa beteko duelarik.