Ekonomia -
Greba mugagabea
Bilboko TAO zerbitzuaren grebak jarraituko du alderdien arteko adostasun faltagatik
Langileek greba orokorrari eutsiko diote hirugarren astez, enpresa-batzordearen eta zerbitzuaren zuzendaritzaren artean astelehen honetan izandako bileran akordiorako borandate eza dela eta.
agentziak | erredakzioa
Bilboko TAO zerbitzuaren langileek greba mugagabearekin aurrera jarraitzea erabaki dute astelehen honetan enpresa-batzordeak eta zuzendaritzak izandako negoziazio mahaian aurrerapenik eman ez direlako.
Javier Escobar enpresa-batzordeko presidenteak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, OTA zerbitzua ematen duen Eysa-Cycasa enpresak ez du abenduan kaleratutako "zazpi langileak" berronartu nahi; ezta "xantaiarik gabeko" lan hitzarmenaren negoziazioa gauzatu ere.
Enpresaren ustez, ordea, enpresa-batzordeak akordioa adosteko borondate "gutxi edo bat ere" agertu du; eta horren adibide, gaurko bilera egin baino aldez aurretik langileek manifestazioak (arratsaldean egingo dute elkarretaratzea Bilbotik) deituak zituztela esan du.
Hori horrela, Bilboko TAO zerbitzuak bertan behera jarraituko du hirugarren astez, langileen gehiengoak babesten duen greba mugagabea dela eta. Parkimetro ugari itzali egin dira horien bateriak agortu ostean, eta mantenu falta dela eta.
200 bat makina funtzionamendutik kanpo daude bateriak agortu direlako, enpresa-batzordeak jakitera eman duenez.