Ekonomia -

Protesta

Greba eguna dute Bilbobusen eta hiru autobusetik bat ibiliko da

Veolia enpresa kudeatzaileak lan-hitzarmena urtebete luzatzea eta datorren urtean berria negoziatzea eskaini die sindikatuei, baina horiek protestei eustea erabaki dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobuseko sindikatuek eutsi egin diote gaurko greba deialdiari, zerbitzua kudeatzen duen Veolia enpresaren eskaintza atzera bota ondoren eta zerbitzu minimoak besterik ez dira izango martxan egun osoan.

Enpresa kudeatzaileak gaur egungo lan-hitzarmena urtebete luzatzea eta datorren urtean berria negoziatzea eskaini die sindikatuei.

Baina Veoliako zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien arteko jarrera hurbilketarik ez dagoenez, eutsi egin diote gaurko huelgari. Ostegunean, bi aldeak sei orduz batzartuta egon ziren, baina ez zen jarrerarik hurbildu, asko hitz egin zela esan dute langileen ordezkariek, baina enpresak ezer gutxi zehaztu zuela.

Veoliako zuzendaritzak gaur egungo lan-hitzarmena urtebetez luzatzea proposatu die eta hortik aurrera, lan hitzarmena negoziatzea, egoera ekonomikoa hobea izango delakoan. Langileek berriz, Bilboko autobus zerbitzuaren kudeaketaren kalitatea hobetzea exijitzen dute.

Gaurko 24 orduko lanuztearen ostean Veoliako zuzendaritza eta langileen ordezkarien arteko akordiorik edo behintzat jarrera hurbilketarik ez balego, sindikatuek amaierarik gabeko huelga deituta dute hilaren 9tik aurrera.

Gaurko lanuzteari dagokionez, berriz, gutxieneko zerbitzuak % 30 ingurukoak izango dira, hau da, hiru autobusetik bakarra ibiliko da gaur Bilboko kaleetan, 134 inguru goizez, eta beste horrenbeste arratsaldez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea