Ekonomia -
Lehen fasea
Ermuko saihesbidearen lehen fasea, zabalik
Aurreneko ibilgailuek 06:00etan zeharkatu dituzte Uretamendiko tunelak.
Agentziak | Erredakzioa
Ermuko saihesbidearen lehen fasea zabaldu dute jada. Bizkaiko Foru Aldundiak 74 milioi euroko inbertsioa egin du azpiegitura horretan, egunero Ermuko erdialdetik 9.000 ibilgailu ateratzeko.
Aurreneko ibilgailuek 06:00etan zeharkatu dituzte Uretamendiko tunelak.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren ahotan, lehen fasea martxan jarrita, proiektuaren bigarren fasea, Eibarko saihesbidearekin lotura, "bizkortu" egingo da. Lan horiek "uda bukaeran" amaitzea espero dute arduradunek.
Bi ordainleku, urtarrilaren 15era arte
Uretamendi zeharkatzen duen ia 600 metroko tunela eta ordainleku berriak irekiko dituzte. Sarbide berritik milaka gidari hartuko dituzte ordainleku berriek, AP-8 autobidetik eta N-634 errepidetik.
Ordainleku berriaren eta zaharraren (Ermuko sarrera/irteera) arteko trantsizioa errazteko asmoz, urtarrilaren 15era arte biak izango dira martxan.