Ekonomia -

AHTaren lanak

Ministerioak dio Gasteiz dela 'Euskal Y'-a eta Nafarroako AHTa lotzeko bide 'onena'

Espainiako Gobernuaren esanetan, 'Euskal Y'-aren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura Araban egin daiteke, baina ez du bertan behera utzi Gipuzkoako aukera.

'Euskal Y'-aren AHTaren lanen bilera. Argazkia: EiTB.
'Euskal Y'-aren AHTaren bilera.
De la Serna ministroak AHT bidaiarientzat bakarrik izango dela berretsi du

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo de la Serna Sustapen ministroaren hitzetan, Gasteiz da 'Euskal Y'-a eta Nafarroako Abiadura Handiko Trena lotzeko biderik "onena eta abantailatsuena", Sustapen Ministerioak Iruñean astearte honetan aurkeztutako proiektua aztertzeko txostenaren arabera.

De la Sernak Nafarroako AHTaren eta 'Euskal Y'-aren arteko lotura gauzatzeko proiektuaren txosten teknikoa aurkeztu die Manu Aierdi Nafarroako lehendakariordeari eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuari.

Ibilbide luzeagoa izan arren, Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) ibilbideak baino "abantaila handiagoak" ditu Gasteizkoak. Eusko Jaurlaritzak nahiago du Gipuzkoako ibilbidea, motzagoa baita, ingurumen eta aurrekontu aldetik konplexuagoa bada ere.

"Behin betiko ibilbidea aukeratzeko goiz da, baina txosten teknikoak Gasteizen alde egiten du, Ezkioko aukera baztertzen ez duen arren", esan du ministroak. Halaber, aukera biak iritzi publikoari aurkeztuko dizkietela gaineratu du De la Sernak.

‘V’ alternatibaren ezaugarri nagusietako bat zabalera estandarreko trenbide bikoitza da, hasierako tarteak Iruña eta Irurtzun lotuko lituzke (Irurtzungo saihesbidea), lau bidegurutze Arakil ibaiaren gainean eta 5,8 kilometroko tartea tunelean (horietatik 3,8 Irurtzungo saihesbidean).

Alternatiba Gasteizera heldu baino lehenago amaitzen da. Hortik aurrera txosten berria egingo dute linea guztiak lotzeko (AHT Burgos-Gasteiz, Renfe Madril-Irun, 'Euskal Y').

EH Bildu, Podemos eta Ezkerrako ordezkariek ekitaldian parte hartu dute. Protesta egiteko elkarretaratze batekin bat egin dute Iruñeko kaleetan, proiektua errefusatzeko. Bitartean, Geroa Bai ekitaldian izan da, baina "kritiko" agertu da, "propaganda" dela iritzita.

Elkarretaratzea Iruñea AHTez EFE

AHTko egitasmoaren aurkako protesta Iruñean. Argazkia: EFE

Elkarretaratzea

Horrela, ehun bat lagunek, besteak beste, lauko Gobernuari babesa ematen dioten lau alderdietatik hiruk (EH Bildu, Podemos eta Ezkerra), protesta egin dute Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka Iruñean.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako egoitzaren aurrean, egitasmoaren "inposaketa" errefusatu dute manifestariek, AHTez kolektiboak deituta. Gutxi geroago Iñigo de la Serna Sustapen ministroak, Manu Ayerdi Nafarroako presidenteordeak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburuak bilera egin dute bertan.

"AHT inposaketarik ez, Nafarroak erabaki" lelopean, manifestariek proiektuaren aurka oihu egin dute. Era berean, "AHTko dirua gastu sozialerako" edo "155.a ez Katalunian ez Iruñean" pankarta txikiagoak erakutsi dituzte. ELA, LAB eta STEILAS sindikatuetako ordezkariek parte hartu dute elkarretaratzean.

Merkantziak garraiatu ahal izateko trenbidearen zabalera aldatzeko "erabateko konpromisoa" agertu du De la Sernak

Bestalde, Euskadi mesetarekin lotzeko eta merkantziak garraiatu ahal izateko trenbidearen zabalera aldatzeko "erabateko konpromisoa" azaldu du Sustapen ministroak.

EAEko erakundeei lasaitasun mezu bat helarazi die ministroak. Zentzu horretan, Arabako Errioxa zeharkatu dezakeen, Logroño eta Miranda Ebro lotzeko egitasmoa "oso aurretiazko" fase batean dagoela gogorarazi du De la Sernak.

Ministroa Gasteizera joan da arratsaldean, Burgos-Gasteiz AHTko tartearen txostena aurkezteko. Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ekitaldian parte hartu dute.

Bestalde, merkantziak "egoki konektaturik" egongo direla goraipatu du Tapiak, Euskadiko industriarentzako "berebizikoa" dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua