Ekonomia -

93 urte zituela

Enrique Sendagorta Petronorren sortzailea hil da

Petronorrek berak, hain zuzen, 50 urte beteko ditu aurten. Sendagorta enpresaren lehenengo presidentea izan zen 1976. urtera bitartean.

Enrique Sendagorta, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Enrique Sendagorta, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Enrique Sendagorta, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Sendagorta Aramburu Petronorren sortzailea eta lehen presidente izandakoa hil egin da ostiral honetan Madrilen, 93 urte zituela, Petronorrek ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Sendagortak Sener sortu zuen 1956an, eta ingeniaritza-enpresa horren bidez, Zierbenan 30 metroko sakonera izango zuen kai-muturra egitea proposatu zuen. Proiektu hori funtsezko bilakatu zen kanpoaldeko zonaldean ontzi handiak porturatzeko.

Gainera, horri esker, Petronorreko findegia Muskizen eraiki ahal izateko konkurtsoa irabazi zuen, eta Bilboko Portuaren inguru estrategikoan bere enpresan kokatzea lortu zuen.

Petronor sortu zenetik 50 urte beteko dira aurten. Sendagorta enpresaren lehenengo presidentea izan zen 1976. urtera bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Petronor Muskiz albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Petrolioa