Ekonomia -
Greba N-1eko bidesariagatik
Zazpi garraiolari elkarte greban, N-1eko bidesariaren aurka
Gipuzkoako garraiolariek, ordea, ez dute lanuztearekin bat egin. Bidesari berria urtarrilaren 9an egongo da martxan.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiar Estatuko zazpi garraiolari elkartek greba deitu dute ostirala bitartean N-1 errepidean, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtarrilaren 9an ezarriko duen bidesari berria dela eta.
Greba deitu duten elkarteen arabera, lanuzteak % 60ko jarraipena izan du, Estatuko nahiz nazioarteko enpresetan. Gipuzkoako errepideetan ez da inolako arazorik izan, lanuztea dela eta.
Bidesari berriak "Europara joateko errepide hori erabiltzen duten distantzia luzeko 6000 garraiolariri" eragingo die, Espainiako Garraiolari elkarteen federazioaren arabera.
Lanuztea Espainia zein nazioarte mailan deitu da, baita Gipuzkoan egiten diren kargatze eta deskargatze lanetan ere.
Bestalde, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian Espainiar Estatuko garraio elkarteek bidesariaren aurka jarritako helegitearen harira epaia laster ematea espero dute, "azpiegituren prezioaren harira Europak ezarritako legea urratzen duela" uste baitute.
Guitrans Gipuzkoako garraio enpresen elkarteak, ordea, ez du bat egin deialdiarekin. Hiru sindikatuak ere greba ez egitea erabaki du, lanuztea "berandu heltzen" dela uste baitu. Ildo berean, bidesari berri hori "zama kargatzen" duten enpresen gain ezartzeko eskatu du sindikatuak. Halaber, "euskal garraioa sustatzeko neurriak" beharrezkoak direla uste du Hiruk.