Ekonomia -

Hartzekodunen konkurtsoa

Edesa Industriali Fagor markaren izena erabiltzea debekatzeko eskatu dute epaitegian

Bestalde, Fagor marka erabili ezin badu Euskaditik alde egingo duela ohartarazi du Edesa Industrialek.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Fagorrek CNAri Fagor markaren izena erabiltzea debekatu dio

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa Industrialen kontratua bertan behera geratzea eskatu du Fagor Kooperatibak merkataritza-gaietarako epaitegian. Fagor markaren izena erabiltzea debekatzeko eskatu du, Edesak kontratua ?bete ez duelako?. Konkretuki, ?Fagor marka erabiltzeko orduan hartutako konpromisoak eta lanpostuak sortzeko zein mantentzeko sinatutako akordio ekonomikoak? bete ez dituela salatu du Fagorrek.

Edesa Industrialekin sinatutako kontratua bertan behera uztea eskatzeko demandaren berri eman du Fagor Kooperatibak agiri batean. Auzia Donostiako epaitegietan planteatu du. ?Jabetza intelektual industriala erabiltzeko baldintzak ez ditu bete, ez markaren erabilerari dagokionean, ezta lanpostuen sorrerari ere, eta sinatutako akordio ekonomikoak ez ditu bete?, azaldu du kooperatibak. Guzti hori Fagor ?markaren egonkortasunean eta ospean ondorioak izaten ari da?, erantsi du.

?Edesa Industrialek kontratua behin eta berriro urratu ondoren? neurria hartu behar izan dutela azpimarratu du konpainiak. Horretarako, Konkurtsoko Legeak epailearen aurren kontratua bertan behera uzteko aukera ematen diola argudiatu du Fagorrek.

Kontratuaren arabera, Edesa Industrialek lanpostuen kopurua ?350 baino gutxiago ez izateko? konpromisoa hartu zuen, ?horren azpitik, edozein kopuru kontratua eteteko arrazoia zen?.

Gainera, ?enplegua babesteko helburuarekin, ordain gisa kontrapartida ekonomikoak ezarri zituzten, Edesa Industrialek hazkunde planeko helburuak betetzen ez baldin bazituen, 700 lanpostuak gainditzea, alegia?, zehaztu du Fagorrek.

Epaileak kontratua bertan behera uzteko erabakia hartzen baldin badu, edozein produktutan marka erabiltzeko debekua izango luke Edesak.

Edesa Industrialen erantzuna

Bestalde, Fagor marka erabili ezin badu Euskaditik alde egingo duela ohartarazi du Edesa Industrialek, ?ekoizpen eta eskulan kostu handiak eta diru-laguntzak lortzeko zailtasunak direla medio?.

Demandaren ?jakinarazpen formalik edo legalik? jaso ez duela ziurtatu du Edesak, hala ere, ?kontratua hautsi izana ukatu? du. Horregatik, ?eskatutako zenbatekoekin ados ez? dagoela erantsi du.

?Marka mantentzeko konpromisoaren harira, adostutako ordainketa esanguratsuak egin berri ditugu?, nabarmendu du Edesak. Horregatik, ?aldebakarreko erabaki? honek ezustean harrapatu dituela esan du konpainiak.

Azkenik, Edesak ?bere jarduera eta jokabidea, beti etikoa eta legezkoa, defendatzeko ekintza legalak? aurrera eramatea ez du baztertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Basauriko bideoak Lana berriak ABEEE berriak Arrasate Ekonomia berriak Albisteak