Ekonomia -

Lan gatazkaren amaiera

Trafiko aztertzaileek greba bertan behera utzi dute bost hilabeteko lanuzteen ondoren

PSOEk, Ciudadanosek, Podemosek, EAJk, ERCk eta PDeCATek aztertzaileen berariazko osagarria ordaintzeko aurrekontu-sail bat kontuetan barneratzea adostu ondoren greba bertan behera geratu da.

Joaquin Jimenez Asextrako bozeramailea, alderdietako ordezkariekin. Argazkia: EFE
Joaquin Jimenez Asextrako bozeramailea, alderdietako ordezkariekin. Argazkia: EFE
Trafiko aztertzaileek greba bertan behera utzi dute

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bost hilabete hasi zen greba bertan behera utzi dute gaur trafiko aztertzaileek. Hilero 250 euroko soldata igoera eskatzen zuten berariazko osagarrian, hau da, urtero 2,75 milioi euro kolektiboarentzako.

Kongresuko talde politiko guztiekin, PPrekin salbu, bildu da gaur Asextra aztertzaileen elkartea. Ekainetik, astelehenetik asteazkenera (65 egun) egiten zituzten lanuzteak bertan behera uztea erabaki du Asextrak. Hala ere, abuztuan ez zuten deialdirik egin, azterketa zentroak eta trafiko-buruzagitzak itxita zeudelako.

Joaquin Jimenez Asextrako bozeramaileak ziurtatu duenez, grebarekin ez zuten herritarrei kalterik egin nahi, baina sortutako arazoengatik barkamena eskatu du; izan ere, gutxienez 193.000 azterketa teoriko eta praktiko bertan behera geratu dira.

DGTk % 50eko gutxieneko zerbitzuak finkatu zituen abendurako, azken negoziazioek porrot egin ondoren.

Lan gatazka hasi zenetik, berariazko osagarria igotzeko aztertzaileen eskakizuna bideragarria ez zela defendatu du Trafikok.

Proposamen bateratua

PSOEk, Ciudadanosek, Podemosek, EAJk, ERCk eta PDeCATek aztertzaileen berariazko osagarria ordaintzeko partida bat 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan barneratzea adostu ondoren, greba bertan behera geratu da.

Alderdi horietako Bide Segurtasuneko bozeramaileek lagunduta, Asextrako bozeramaileak prentsaurrekoa eman du. Alderdi horiekin “begirunea” izateagatik greba bertan behera uztea erabaki dutela azaldu du Jimenezek, baina Gobernuarengan fidatzen ez direnez, osagarria nominetan ikusi arte erne egongo direla ohartarazi du.

Gutxienez 4.000 euro baino gehiago galdu dituzte greba jarraitu duten aztertzaileek, Asextraren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Grebak albisteak EAE Lana albisteak Espainia bideoak Ekonomia albisteak Albisteak