Ekonomia -

Pentsioen erreforma

Frantziako findegi handienetako bat desblokeatu du Poliziak

Hamar egunez egon da geldirik grebalarien protesten eraginez. Hiru lagun zauritu dira Poliziak enpresa jendez hustu duenean. Gaur bozkatuko dute erreforma Senatuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Grandpuitseko, Paris kanpoaldeko, findegia, Estatuko handienetakoa, desblokeatu du indarra erabiliz, pentsioen erreformaren kontrako grebalariek hamar egunez gelditu ostean. Enpresa jendez hustu dutenean hiru lagun zauritu dira, CGT sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez.

Agenteak goizaldean iritsi dira findegira eta grebalariek giza hesi bat osatu dute bertan sar ez zitezen. Baina goizeko lehen orduan, hesia gainditzea lortu dute indarra erabiliz.

Frantziako Estatuan dauden 12 findegiek astebete baino gehiago zeramaten grebalarien protesten ondorioz geldirik, eta gasolindegien hirutik batek ateak itxi behar izan ditu hornidura falta dela eta.

Gobernuak ohartarazia zuen ez zuela utziko erregaia agortzen, beraz, azken egunetan kamiolarien sindikatuek geldiarazitako zenbait gasolindegi ireki behar izan dituzte eta zenbait neurri ezarri dituzte hornikuntza bermatzeko.

Jean-Louis Borlo Garraio ministroak esan du "zerbitzu estazioen % 20-21" geldirik daudela, eta egoerak hobera egin duela aitortu du.

Hain justu, gaur bertan bozkatuko du Senatuak pentsioen Erreforma.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea