Ekonomia -
Bizkaia
Rolls-Roycek ITPren % 100a erosteko baimena eskuratu du
ITPk 3.000 langile inguru ditu, eta egoitza Bizkaian izaten jarraituko du.
agentziak | erredakzioa
Rolls-Roycek ITP enpresaren % 53,1 erosteko baimena jaso du Espainiako Gobernuaren aldetik. Orain arte Sener euskal enpresarena zen zatia erosi eta dagoeneko % 100a du mulinazional britainiarrak.
Hegazkinetarako motorren zatiak egiten dituen enpresa osorik kontrolatzeko operazioa iazko uztailean iragarri zuten.
Hala ere, erosketa burura eramateko Espainiako Gobernuaren baimena behar zuten, eta espero baino gehiago atzeratu da, aurtengo lehenengo hiruhilekorako espero baitzuten.
Gainera, gaur baieztatu dute 720 milioi euroko operazioa izango dela.
ITPk 3.000 langile inguru ditu, eta egoitza Bizkaian izaten jarraituko du. Desinbertsio horren ostean, Senerrek ingeniaritzan eta eraikuntzan oinarrituko du bere jarduera.